Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna

a: Pexels 2023ko ira. 28a, 12:12

Nazio Batuek bultzatuta, domekan, urriak 1, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatuko da 33. aldiz. Aurtengo edizioan, besteak beste, hauek azpimarratu nahi dira: mundu osoko adinekoen egoera berezia; euren eskubideak baliatu ditzatela; eta belaunaldien arteko ekitatea, solidaritatea eta elkarrekikotasuna sendotzeko beharra. Deriok eta Zamudiok bat egin dute ospakizunarekin.

Horrela, Derioko Nagusien Etxean Yo y mis circunstancias bakarrizketa izango da Gurutze Beitia aktorearen eskutik. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta haren ostean kopaua eskainiko da adinekoentzat. Beste aldetik, 18:00etatik aurrera txokolatada egingo da Zamudioko Adintsuen Etxean.