Zapatuan Txorierriko Etorbidea trafikorako itxiko da Bilbao Thriathlon lehiaketa dela-eta

a: Freepik 2023ko ira. 28a, 12:32

Zapatuan, irailak 30, Bilbao Triathlon lehiaketa egingo da 12. aldiz. Lasterketa 15:20ean irtengo da Bilbotik, eta ibaiaren errepidetik Asuako biribilgunera joango da; Txorierri zeharkatuko du; eta Morgaganetik jarraituko du. Hori dela eta, Txorierriko Etorbidea trafikora itxiko da lasterkariak Txorierritik pasatzen direnean; 15:30etatik 17:00etara gutxi gorabehera.