Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren lehen kanporaketa domekan, urriak 1, izango da Mungian. Saioa 17:00etan izango da Olalde aretoan eta bat-batean ibiliko dira bertsolari hauek: Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Koldo Muñiz, Mikel Goiriena, Peru Vidal eta Txaber Altube. Aikor! aldizkariak saiorako bi sarrera bikoitza zozketatu ditu irakurleen artean, eta irabazleak izan dira Irati Gojenola eta Aitor Sololuze.