Kalabaza-opil txikiak

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 29a, 11:52

Osagaiak (30 opil txiki egiteko):

-250 g kalabaza

-2 arrautza

-250 g irina

-Edalontzi txiki bat azukre

-Edalontzi txiki bat esne

-Limoi-birrindura

-Ur apur bat

-Olioa

-Azukrea eta kanela nahastuak

Prestatzeko era:

Kalabaza zurituko dugu, txikitu, eta kazola batean egosiko dugu 10 minutuan. Kazolatik atera, eta hagaxka edo sardexka batek lagunduta sakatuko dugu, harik eta ore antzeko bat lortzen dugun arte. Orea nahastuko dugu azukrearekin, limoiarekin, arrautzekin, irinarekin eta esnearekin, ore uniforme bat lortzen dugun arte. Bestalde, olioa berotuko dugu zartagin batean. Bero dagoenean, koilara bat hartu, eta ore-zati txikiak botako ditugu zartaginera; alde bietatik frijituko ditugu. Kalabaza-opil txikiak ontzi zabal batean ipiniko ditugu, eta gainetik azukrea eta kanela botako diegu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).