Mikel Goirienak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen kanporaketa

Aikor aldizkaria 2023ko urriaren 2a

Atzo, urriak 1, hasi zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Lehen kanporaketa Mungiako Olalde aretoan
izan zen eta bertan nagusitu zen Mikel Goiriena Larrazabal, 476,5 puntu eskuratuta. Hortaz, zuzenean
pasatu da Santurtziko finalaurrekora; hori azaroaren 18an izango da, 17:00etan, Serantes Kultur
Aretoan. 2021eko txapelketaren finalistak izan zirela, Aitor Bizkarra eta Jone Uria ere finalaurreko
horretan egongo dira; gainerako parte-hartzaileak izango dira Erandioko irabazlea eta puntuazioz
lehenengoa eta laugarrena.