Animalien ongizate lege berria

t: Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 2023ko urr. 4a, 10:32

Etxean baduzu animaliarik? Edo, hala ez bada, izateko asmoa duzu? Irailaren 29a egun garrantzitsua izango da, data horretatik aurrera pertsonen eta maskoten arteko bizikidetza arautzen duen araudian hainbat gai aldatuko dira, Animalien Ongizatearen Legea deritzona indarrean sartzen baita. Hona hemen legearen inguruko gako batzuk:

1.- Esterilizazioa

Nahitaezkoa izango da etxetik kanpo bizi den animalia oro esterilizatzea.

2.- Animalien berri ematea

Konpainiako animaliak dituzten pertsona guztiek beren jabetza jakinarazi eta maskota identifikatu beharko dute, kasuan kasuko agintariek animalia horien erregistro bat izan dezaten.

Txakurrak, katuak eta huroiak mikrotxip bidez identifikatu beharko dira, eta hegaztiak, berriz, eraztunez.

3.- Zaintza

Txakurren kasuan, 24 ordu baino gutxiago egon ahal izango dira ikuskapenik gabe, eta gainerakoak hiru egun baino ez.

4.- Salmenta

Lehen adierazi denez, animalia guztiak identifikatu beharko dira erregistratzeko, baina, horrez gain, txakurrak, katuak eta huroiak ezin izango dira denda espezializatuetan saldu. 

5.- Animaliak haztea

Animalien hazkuntzak kontrol handiagoa izango du eta erregistratutako zaintzaileek eta profesionalek bakarrik egin ahal izango dute.

6.- Animaliak sakrifikatzea

Akabo sakrifizio bidegabeak. Soilik txosten medikoak baimenduko du animalia bat akabatzea.

7.-  Txertaketa

Animalia guztiei beharrezkoak diren txertoak jarri beharko zaizkie. Adibidez, amorruaren aurkako txertoa.

8.- Txakur arriskutsuak

Txakur arriskutsuen zerrenda erabat desagertuko da. Txakurrak potentzialki arriskutsutzat hartzeko, banakako soziabilitate-azterketa egin beharko da aldez aurretik.

9.- Ikastaroak

Txakur bat izateko, ikastaro bat egin beharko da eta aseguru bat izan. Ehiza-, zaintza- eta lan-txakurrak dituzten pertsonak baino ez dira egongo salbuetsita.

10.- Isun berriak

Egindako delituaren larritasunaren arabera, zigorrik txikiena 500 euroko isuna izango da eta kasurik larrienetan urte erdiko espetxe-zigorra izateraino hel daiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).