“Euskal kulturari bultzada emateko asmoz, Durangoko Azoka jendetsua eta aberatsa izatea da gure fantasia”, esan zuen Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak. “Fantasia da sortzaile berrien ilusioa, liburuen usaina, diskoen kolorea, kulturzaleen irribarrea, boluntarioen lana, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topatzea, sormen bakoitzaren istorioan dagoen magia, jende alaiaren berbaroa, bizigogoa, kulturaren beroa”. Informazio gehiago www.durangokoazoka.eus webgunean.