Izena ematea gaurtik, urriak 16, hilaren 22ra arte egin daiteke Lanbideko webgunean www.lanbide.euskadi.eus edo 945 160 600 telefono-zenbakira deituta (EABA –ren marka beharrezkoa da). Halaber, parekatze automatikoaren sistemaren bidez, Lanbide zuzenean ere ipini daiteke harremanetan hautagaiekin. Bestalde, zalantzak argitzeko, EGAZ Txorierrira jo daiteke 09:00etatik 13:00etara: 944 536 370.
Prozesuan parte hartu ahal izateko, hautagaiek dagokien eremu geografikoan bizi behar dute, langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon. Gainera, 2022ko deialdian udal berberak kontratatu bazituen edo gazteak kontratatzeko 2014-2020 denboraldiko laguntzarik jaso izanez gero, ezin izango dute aurtengo deialdian parte hartu.