Bestalde, eskatu dute “biztanleria zibilaren aurkako indarkeria indiskriminatua eteteko eta bahitutako pertsona guztiak askatzeko”. Alde biei ere eskatu diete “nazioarteko legeak eta NBEren ebazpenak errespetatzeko, alde biko eraso hauen biktima guztien giza eskubideak errespetatzeko”. Azkenik, Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari eskatu diete “eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzeko, eskualde horretako gatazkak gora egin ez dezan eta bizitza errugabe gehiagorik gal ez dadin, eskualde osoan bakea, segurtasuna eta egonkortasuna finkatzeko konpromiso irmoa hartuta”.
Beste alde batetik, elkarretaratzera deitu dute biharko, urriak 20, Larrabetzun, palestinarrei babesa eta elkartasuna adierazteko. Elkarretaratzea 19:30ean izango da plazan.