“Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan”.
Deialdiarekin bat egin dute, besteak beste, erakundeek, sindikatu nagusiek, elkarteek eta Europako hizkuntza gutxituetako ordezkariek; eta gurean ere manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei Lezamako eta Larrabetzuko Udalek. Bestalde, Kulturbilguneak antolatuta, bihar, azaroak 1, talde-argazkia egingo da 19:00etan, Larrabetzuko plazan, ekimenari atxikimendua adierazteko.