Gau Beltza irudietan

a: Idoia Andrés 2023ko azaroaren 2a

Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko ohitura berreskuratuz goaz gure herrietan. Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoetan, erritu ezberdinak egin dira Europan, baita Euskal Herrian ere: urtearen heriotza, uzta, hildakoen oroimena, iluntasuna, elkar beldurtzeko jolasean… Sondikan eta Larrabetzun izandako momentuak ditugu argazkietan.