Arroza sardinekin

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 7a, 12:00

Osagaiak:
-750 ml barazki-salda
-300 g arroz
-12 sardina
-2 berakatz
-2 tomate
-Piper gorri bat
-Tipulin bat
-Limoi bat
-Perrexila
-Olioa
-Gatza

Prestatzeko era:
Berakatzak zurituko ditugu, eta txikitu; tipulina ere txikituko dugu. Berakatzakak olio apur batean ipiniko ditugu kazola batean eta gorritzen hasten direnean gehituko dugu tipulina. Piperra zatitu, eta gehituko dugu. Era berean, tomatea birrinduko dugu eta zartaginera botako dugu. Hamar minutuan egingo dugu. Bestalde, arroza gehituko dugu, eta ondoren, barazki-salda. Gatz apur bat bota, eta 15 minutuan egosiko dugu. Sardinak garbituko ditugu, eta trontzoak arrozaren gainean ipini. Gatza botako dugu, baita olio-zurrusta bat ere. Kazola labera sartuko dugu hiru minutuan eta 200 gradutan. Eginda dagoenean, labetik atera, eta perrexilaz eta limoi-xerrez hornituko dugu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).