Larrabetzuko idazleak euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratu du Mareas liburuan, gure herriaren historian presente egon arren, haiei buruz gutxi idatzi da eta. Lana 35 kontakizunek osatzen dute, zeinetan, besteak beste, emakume hauek protagonistak baitira: ostalariak, esklaboak, alargunak, kontrabandistak, enpresariak, bortxatuak, sendalariak eta batelariak.
Dagoeneko bederatzi nobela batu dira Toti Martinez de Lezea Bibliotekan, eta haien artean daude Los hijos de Ogaiz, La herbolera eta El jardín de la oca.