Amak astelehenean salatu zuen semea desagertuta zegoela, eta hurrengo egunean, Urbasako mendilerroan, topatu zituzten Lizarrako zazpi urteko umearen eta bere aitaren gorpuak. Autopsien arabera, aitak umea besoetan zuela bere burua bota zuen amildegira, eta horregatik Guardia Zibilaren hipotesi nagusia da biolentzia bikarioari lotutako hilketa delako; biolentzia-mota hori umeak erabilita egiten da emakumeen kontra. Gaur, azaroak 9, 18:30ean, elkarretaratzea egingo dute Larrabetzuko plazan, hilketa salatzeko eta gaitzesteko.