Prestatzeko era:
Berenjena xerra mehetan ebagiko dugu, eta xerren gainean gatza bota, gehiegizko likidoa kentzeko. Berenjena-xerrak 30 minutuan jalkitzen utziko ditugu, eta gero ur hotzetan pasatuko ditugu, gatza kentzeko. Bestalde, ontzi batean nahasiko ditugu arrautzak, irina, legamia-hautsa, gatza eta piperbeltza; ondoren, gazta arraspatua gehituko dugu, eta ondo nahasi. Berenjena-xerrak gehitu, eta ziurtatuko dugu nahasiak ondo estaltzen dituela. Zartagin batean olio apur bat berotuko dugu. Nahasiaren puska bat hartu, eta alde bietatik egingo dugu su ertainean, harik alde bietatik gorritu eta kurruskari egon arte; nahi beste tortilla egingo ditugu.