Baiona inguruko talde gaztea da Botakantu. Pandemia garaian kaleratu zuten euren lehenengo sortze-lana: Musikaren gaitza kanta: Musikaren gaitza kanta; eta oraingoan disko osoa dakarte besapean: Goizetik gauera. Diskoa 10 abestik osatzen dute eta bertan herri-kantak zein sorkuntza-lan berriak jaso dituzte. Botakantu taldeak diskoa aurkeztuko du abenduaren 16an, 12:30ean, Zamudioko Kultur Etxean. Ostean, ibilalditxoa egingo dute herritik eta eurekin kantatzeko aukera egongo da.
Bestalde, beste musika-talde batzuetan ibilitako musikariek osatzen dute Haize-arrosa taldea; esaterako, Ene Bada taldearen kideek. Horietako bat Edurtzeta Ania da, urte askoan Bertokoko irakaslea izan dena eta oraindik ere soinu-tresnen elkartearekin lotura duena. Taldeak sentimendu feminista argia du, eta hainbat gonbidatu izan dituzte euren lehen lanean: Ez dugu zor ezer. Diskoa abenduaren 16ean, 20:30ean, aurkeztuko dute Baserri Antzokian.