Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrera bikoitza zozketatuko dugu

Aikor aldizkaria 2023ko abe. 13a, 12:39

Zapatuan, abenduak 16, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala izango da Bilbao Arenan, 17:00etatik aurrera. Finalera bertsolari hauek sailkatu dira: Aissa Intxausti, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Aikor! aldizkaria finala ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, “BBT Finala” idatzita. Mezuak barikuko 12:00ak arte, abenduak 15, jasoko dira.