Jardunaldian izan ziren Alex Loustaunau, EGAZ Txorierriko zuzendaria; Xabier Ugarte, Politeknika Txorierriko ikasketa-burua; Ainhoa Saenz, Politeknika Txorierriko pedagogia-orientatzailea; eta Naia Corral, Politeknika Txorierriko ikasle ohia.
Beste alde batetik, Gazteria Txorierri programaren baitan ere Batxilergoko ikasleek aukera izan dute hainbat sektoretako langileekin elkartzeko eta euren esperientzia ezagutzeko. Horrezaz gainera, programa horri esker egun bateko jardunaldiak antolatzen dira ikasleek zenbait lanposturen zereginak zuzenean ezagutu ditzaten.