Errege Magoen desfileak Sondikako eta Derioko kaleak zeharkatuko ditu bihar

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 4a, 13:46

Ohikoa denez, Sondikara hegazkinez ailegatuko dira bihar, urtarrilak 5, arratsaldeko 6etatik aurrera. Aireportuko terminal zaharretik kalejiran irtengo dira Goronda Beko kiroldegiraino, bertan umeei harrera egiteko. Opariak ere banatuko dituzte, eta haiek kiroldegian bertan utzi ahalko dira bihar, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 17:30era (pakete bat ume bakoitzeko, gehienez lau pakete erregeko). Bestalde, Errege Magoak 18:30ean aterako dira Derioko Kultur Birikitik eta 19:45ak aldera Herriko Plazara ailegatuko dira umeen desioak-eta ezagutzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).