“Oso presente eduki behar dugu KORRIKA aldarrikapenerako ekimena dela”

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 12a

Ane Elordi, KORRIKAren koordinatzailea

Martxoaren 14an abiatuko da Korrika, Irundik, eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Hamaika egun euskararen alde korrika, eta, poliki-poliki, ari dira aurtengo edizioaren xehetasunak ezagutzen. Atzo aurkeztu zuten 23. edizioaren ibilbidea; hori eta aurtengo edizioari buruz gehiago jakiteko, Korrikaren koordinatzaile Ane Elordi elkarrizketatu du TOKIKOMek.