Nerabeen familientzako eskola

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 15a, 11:33

Txorierriko Mankomunitateak antolatuta, eguenean, urtarrilak 18, nerabeen familientzako eskola izango da 18:00etatik 20:0etara, institutuko areto nagusian. Bertan lehenengo kontsumoak izango dituzte hizpide. Izena egiteko epea bihar, urtarrilak 16, amaituko da. Horretarako, whatsappa bidali behar da 747 428 849 telefono-zenbakira, edo mezua, ekt@txorierri.eus helbide elektronikora.