Berbalagunek mendi-ibilaldia antolatu dute zapaturako

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 23a

Ibilaldia zapatuan, urtarrilak 27, egingo dute. Hitzordua Lezaman ipini dute eta, azaldutakoaren arabera, zortzi kilometroko ibilaldia egingo dute inguruko mendietan zehar. Izena emateko eta informazio gehiagorako, 747 447 579 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo berbalagun.txorierri@gmail.com helbide elektronikora idatzi.