Eguenetik aurrera Bizkaibusek debekatuko du autobusetara patinete elektrikoak sartzea

a: Freepik 2024ko urt. 29a, 12:12

Bizkabusek jakinarazi duenez, neurria otsailaren 1ean, eguenean sartuko da indarrean eta hura “segurtasun-arrazoiengatik” hartu dute. “Azken hilabeteetan, «hainbat gorabehera» gertatu dira beste garraio publiko batzuetan, «hainbat eragin» izan dituztenak garraio-zerbitzua emateko orduan, eta horrek ekarri du autobus guztietara patinete elektrikoak sartzeko debekua”, azaldu dute.

Bizkaibusen ustez, autobusetan patinete eta monoziklo elektrikoak garraiatzea arriskutsua da erabiltzaileentzat eta ibilgailuentzat, eta, gainera, Bizkaibusen Zerbitzuen Eskuliburua urra daiteke, beren-beregi debekatzen baita bertan “ibilgailuetan lehergailuak, materia sukoiak, korrosiboak, erradioaktiboak, pozoitsuak, toxikoak edo kutsagarriak sartzea”.

Debeku horretatik kanpo daude mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailuak (gurpil-aulkiak, etab.), bizikleta elektrikoak eta bateria elektrikorik ez duten patineteak.