Iñigo Zarate Madariaga, datu-analista

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 30a, 09:35

Larrabetzun bizi den lezamarrak Athletic Klubean lan egiten du jokalarien jokoari buruzko datuak aztertzen. Egunaren ordu gehien datuen eta estatistiken artean ematen badu ere, pozik dabil, lana eta zaletasuna –futbola– uztartzeko aukera du eta. Datozen egunetan, gehiago jakingo dugu berari eta bere lanari buruz Aikor! aldizkarian eta webgunean.