Iragarkiak galdera honi erantzun beharko dio: Hamabi urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei, zer egin? Originala izateaz gainera, iragarkia gizarte orokorrarentzat izan beharko da, baina bereziki adin txikikoen gurasoentzat eta hezitzaileentzat. Gehienez 30 segundoko lanak egin beharko dira, edozein formatutan, eta haiek aurkezteko azken eguna maiatzaren 20a izango da. Spotik onenak 1.000 euro jasoko ditu saritzat; publikoaren sariak, 500 euro; gazteen sariak (14-18 urte), 500 euro; eta musika sinkronizazio onenaren sariak, 300 euro. Gainera, bi sari gehigarri emango dira: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenak 500 euro jasoko ditu saritzat; eta Arizmendi ikastolako ikasleen spotik onenak, 250 euro.
Lehiaketan Euskal Herri osoko lagunek parte hartu dezakete. Antolatzaileak dira Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi ikastola; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesa dute.
Informazio gehiagorako: www.euspot.eus