Inauterietan murgildu da Txorierri

a eta b: Idoia Andrés eta Zamudioko Udala 2024ko otsailaren 12a

Asteburuan Inauteriak ospatu ditugu Txorierrin. Koloreak eta mozorroak nagusi izan dira herrietan, eta elkarteek eta udalek hainbat ekintza antolatu zituzten herritarrek ederto pasatzeko; herritarrek mozorroa jantzi dute jai-giroan murgiltzeko. Larrabetzun, esaterako, Maskarita Eguna ospatu zuten barikuan, eta, beste ekintza batzuen artean, Zamudion tostada- lehiaketa, “Zu izar” mozorro-lehiaketa eta Urrats taldeak girotutako erromeria izan zen zapatuan. Asteburu honetan, sondikoztarrek hartuko dute lekukoa.