Txapelketa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat da eta izena ematea martxoaren 10era arte egin daiteke Txorierriko ludoteketan. Orotara lau sari emango dira: lehenengo saria: hiru lagunentzako bidaia, bi gau hotel batean eta sarrerak; bigarren saria: Senda Vivara joateko sarrerak eta gau bat hotel batean (hiru lagunentzat); hirugarren saria: Biarritzeko aquariuma bisitatzeko sarrerak, Cité de l'Océan museorako sarrerak eta gau bat hotel batean (3 lagunentzat); eta laugarren saria: Mendexako abentura parkea bisitatzeko sarrerak eta bazkaria (3 lagunentzat). Txorierriko Mankomunitateak antolatutako ekintza da.