Atzo arratsaldean, ezohiko gobernu-bileraren ostean Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi zuenez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 21ean izango dira. Hauteskunde kanpaina ofiziala, bestalde, apirilaren 5ean hasiko da. Imanol Pradales izango da EAJren lehendakarigaia; Pello Otxandiano, EH Bildurena; Eneko Andueza, PSE-EErena; Javier de Andres, PPrena; Miren Gorrotxategi, Ahal Dugurena; eta Alba Garcia, Sumar alderdiarena.