`Sustraien matxinada´ ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko dugu

a: Loraldia 2024ko ots. 27a, 13:29

Loraldia festibalaren baitan, Sustraien matxinada ikuskizuna izango da martxoaren 5ean, 19:00etan, Bidebarrieta liburutegian. Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren proiektua da, eta bertan tradizioa eta modernitatea korapilatzen dituzte euskal kulturaren XXI. mendeko ikuspegi berria bilatuz. Leire Bilbaok, Nerea Arrienek eta Toti Martinez de Lezeak bat egin dute Mendizabalen eta Hermosaren egitasmoarekin.

Aikor! aldizkariak ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “matxinada” hitza idatzi. Irabazlearekin martxoaren 4an ipiniko gara harremanetan.