ELA sindikatuak jakinarazi duenez, sektore honetan 2.000 langilek baino gehiagok egiten dute lan, eta hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen. “Negoziazioa, eduki nahikorik gabe, luzatzen ari da”, jakinarazi dute. Zamudioko eta Derioko kiroldegietako langileek bat egin dute deialdiarekin.
Egiten dituzten errebindikazioen artean, hauek aipatu ditzakegu: astean 35 orduko lanaldia, soldataren igoera KPI+% 2 izatea, gutxieneko soldata 1.400 euro x 16 paga izatea, jai-egunetako eta garraioko plusa, 32 ordu norberaren gauzatarako eta medikurako lizentzia, hilaren 5a baino lehenago kobratzea, 33 opor-egun eta gutxieneko lanaldi jarraitua hiru ordukoa izatea.
Gaur, 11:00etan, elkarretaratzea egin dute Bilbao Kirolaken aurrean, eta bihar, 12:00etan, elkartuko dira Bilboko Azkuna Zentroaren aurrean.