Aikor! irakurri ez ezik entzun ere egin dezakezu orain

Aikor aldizkaria 2024ko mar. 1a, 12:43

TOKIKOMen eta Elhuyarren arteko lankidetzak TOKIHOTTS adimen artifizialeko sistema izan du emaitza. Sistema horri esker, aikor.eus webguneko edukiak irakurri ez ezik entzun ere egin daitezke ahots sintetiko baten bidez. Horretarako, izenburuen gainean dagoen play botoia sakatu behar da; gainera, audioan atzera eta aurrera egiteko eta hura gelditzeko botoiak ere badaude, eta audioa deskargatu daiteke. Era berean, pertsonaren ikonoa sakatuta, ahotsa aukeratu daiteke: Entzia ala Ekaitz. Tresna sortzeko, arkitektura neuronala erabili da. Sistema TOKIKOMen bazkide guztien webgunean ipini da.