`Oma´ ikuskizunerako hiru sarrera bikoitza zozkatuko ditugu

a: Loraldia 2024ko mar. 4a, 12:44
a: Loraldia

Loraldia festibalaren baitan, Basabi konpainiak Oma. Lorazain eguna musika-ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 9an, 19:30ean, Campos antzokian. Aikor! aldizkariak ikuskizunerako hiru sarrera bikoitza zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “Oma” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 7a da. Irabazleekin martxoaren 8an ipiniko gara harremanetan.

Loraldia festibalaren webgunean azaldu dutenez, “Urdaibaiko Biosfera Erreserban aurkitu du Basabi taldeak hirugarren musika lanaren sormen abiapuntua. Leku honetako magia inspirazio iturri du taldeak eta konposatutako musikari Oma jarri diote izen. Inguru horretan industria aurreko aztarnak daude, hala nola Bolunzuloko errotak, Agustin Ibarrolaren baso margotua, Santimamiñeko haitzuloetako labar-pinturak, Arrolako kastroa eta Gastiburuko santutegia.

Taldea boskote bihurtu da proiektu honetarako eta musika klasikoko, txalapartako eta elektronikoko elementuak uztartzea erabaki du. Naturari eta egungo egoerari buruz gogoeta bat egitera gonbidatzen gaituen proposamen artistikoa da. Bederatzi piezetan zehar, kanpoko espazioetan gizakiaren esku-hartzea irudikatzen duten soinu-paisaia berriak arakatzen dituzte, sustrairik folklorikoenetatik eta klasikoenetatik aldenduz”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).