Domekan, bidaiari batek Bizkaibuseko gidari bati erasoa egin zion Bilbon. “Langileek urteak daramatzate salatzen gero eta eraso fisiko gehiago jasaten dituztela, eta irain eta errespetu faltak normalizatzen ari direla. Onargarriak ez diren egoerak bizi izaten dituzte. Errespetua eskatzen dute lanera joan eta urtero garraiatzen dituzten milioika pertsonei arreta emateko. Ia erabiltzaile guztiengandik jasotzen duten eguneroko babesa eta errespetua eskertzen dituzte, eta kezkaz ikusten duten euren lanpostuetara segurtasunaz joan ahal izatea eragozten dien egoerak gero eta ohikoagoak izatea”, adierazi dute.
Horregatik, langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatu diete Bizkaibus ustiatzen duten enpresei. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote mekanismoak jartzeko erasotzaileek ondorioak jasan ditzaten.