Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “mundua” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 11 da. Irabazlearekin martxoaren 12an ipiniko gara harremanetan.
Arte bisualak, literatura eta musika batzen ditu Munduari begiratzeko ikuskizunak, eta agertokian Alphax, Rafa Rueda, Jon Cañaveras, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Mikel Valverde elkartu ditu. Loraldiaren festibalaren baitan, ikuskizuna martxoaren 13an, 19:30ean, izango da Arriaga antzokian. Aikor! aldizkariak ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean.