Loraldia festibalaren baitan, Patxo Telleriaren Ai Gure Juaneteak ikuskizuna izango da martxoaren 15ean, 19:30ean, Itsasmuseumean, Bilbon. Mikel Laboaren zenbait kanten oinarrituta, musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizun honek, eta Aikor! aldizkariak sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean hura gozatu dezaten. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “juaneteak” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 13 da. Irabazlearekin martxoaren 14an ipiniko gara harremanetan.