Greba izango da bihar sektore publikoan

a: STEILAS 2024ko mar. 11a, 12:35
a: STEILAS

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek sektore publikoko langileei grebara deitu diete biharko, martxoak 12. Grebak eragina izango du, besteak beste, osasungintzan, administrazio publikoan, garraio publikoan eta hezkuntzan. Garraio publikoari dagokionez, Euskotrenek eta Bizkaibusek adierazi dute gutxieneko zerbitzuak bermatuko direla.

Sektore publikoko langileen eskaeren artean daude hauek: soldata % 10 igotzea eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa; pribatizazioa alde batera uztea eta publifikazio-planak adostea; enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz; lan-kargak arintzea eta langileen osasuna bermatzea; politika feministak eta benetako berdintasun-planak adostea; administrazioak eta langileak euskaldundu, iruzurrik gabe; eta astean 32 ordu lan egitea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).