`Erresiñula kantari´ eta ` Bihar, Atzo, Gaur, Bihar´ ikuskizunetarako sarreren zozketa

a: Loraldia 2024ko mar. 12a, 10:44
a: Loraldia

Bi sarrera bikoitza zozketatuko ditugu ikuskizun bakoitzerako. Erresiñula kantari martxoaren 16an, 19:30ean, izango da Itsasmuseumean, Bilbon, eta zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “kantari” hitza idatzi. Bestalde, Bihar, Atzo, Gaur, Bihar ikuskizuna martxoaren 17an izango da Guggenheim museoan, eta zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da esandako telefono-zenbakira, eta bertan “bihar” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 14a da. Irabazleekin martxoaren 15ean ipiniko gara harremanetan.

Ikuskizun biak Loraldia festibalaren baitan izango dira. Erresiñula kantari da Jean Mixel Bedaxagar kantariaren azken musika-lana. “Hiru hamarkada darama Zuberoako lurrari lotuz kantari eta hauxe da seigarren lana. Dantzari, txirula jotzaile eta kantari: ordena horretan garatu da artista gisa Bedaxagar eta gure ekialdeko ahozko tradizioaren ordezkari nagusietako bat bihurtu da”, idatzi dute festibalaren webgunean.

Bigarren ikuskizuna Iban Zalduari egindako eskaeraren emaitza da. “Eskatu diogu geroari begira jartzea eta horren ondorioz Bihar, atzo, gaur, bihar ipuin originala sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Alaia Martin eta Miren Artetxe), gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musika talde bat (Ibil Bedi) arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko ipuin hau kate begi bat da orain arte Loraldiaren edizio guztietan lotu dugun amaiera ekinaldian. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren geroari begira paratzen gara”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).