`Mitologia txikiak´ ikuskizunerako sarrera bikoitza zozkatuko dugu

a: Loraldia 2024ko mar. 14a, 12:03

Loraldiaren festibalaren baitan, Mitologia txikiak dantza-ikuskizuna izango da martxoaren 19an, 19:30ean, Azkuna Zentroan. Aikor! aldizkariak sarrera bikoitza zozkatuko du irakurleen artean hura gozatu dezaten. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta bertan “mitologia” hitza idatzi. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 17a da. Irabazlearekin martxoaren 18an ipiniko gara harremanetan.

“Ongi etorri Bilaka mundu fantastikora. Iparraldean dugun dantza talderik nabarmenetako baten bisitaldia da. Orain kolektibo honek euskal mitologia hartu dute sormen iturri. Beraz, iñauteriko errituak, kondairak, legendak eta beste istorio batzuk dira dantza pieza honen osagaiak. Taldearen ibilbideari jarraituz, dantza garaikidea burutzen dute euskal sustraietatik abiatuz”, idatzi dute Loraldiaren webgunean ikuskizuna aurkezteko.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).