Txorierriko Baserri Antzokian eskualdeko dantzarien topaleku bihurtu zen zapatuan, martxoak 16. Bertan hurrengo talde hauetako dantzariak batu ziren: Bizkargi (Larrabetzu), Kurutze (Lezama), Lainomendi (Derio), Gorantzaileak (Sondika) eta Goi Alde (Erandio). Giro ederra egon zen eta euskal dantzaz eta erromeriaz gozatzeko aukera izan zen.