KORRIKA pasatu da, baina datozen orduetan eta egunetan euskara ospatzen jarraituko dugu. Horrela, Lezaman, 17:30ean, Triskele taldeak musika-saioa egingo du Astorki plazan, eta ogitartekoak ere banatuko dira. Derioko Marikobaso Espazioan, bestalde, Magma Mia bakarrizketa aurkeztuko du, 19:30ean, Beatriz Egizabalek, eta arratsaldean ere umeentzako animazioa izango da Erdiko Kalean. Horrezaz gainera, Bizkarsoro filma ikusteko aukera egongo da bihar, martxoak 22, Hori Bai Larrabetzuko gaztetxean; horren ostean, solasaldia egingo da Izaskun Urkijo arte-zuzendariarekin.