Udalak balkoiak zuri-gorriz apaintzera animatu ditu herritarrak, eta argazkiak #JantziDerio traola erabilita gizarte-sareetara igotzera. Argazkiak apirilaren 5a baino lehen ipini behar dira, eta sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean.
Beste alde batetik, Zamudion pantaila erraldoia ipiniko dute Agirre lehendakariaren plazan, eta Lezaman, udaletxe atzeko oinezkoentzako gunean; euria izanez gero, frontoian. Azkenik, Loiun leiho- eta balkoi-lehiaketa egingo da eta photocall-a egongo da. Finalaren egunean, 19:30etik aurrera Koparen kamiseta bereziak banatuko dira agortu arte, eta 20:30etik 21:30era parrillada eta umeentzako festa izango dira; Xaiborrek azken hori girotuko du. Partida pantaila erraldoian ikusteko aukera egongo da, eta atsedenaldian zozketak egongo dira.