Euskaltzaleen Topaguneak eta Berbots Erandioko euskara elkarteak egitarau zabala antolatu dute egun horretarako. Berbalagunei Merkatu Zaharrean egingo diete harrera 11:15ean, eta ongietorria, 11:30ean, Herriko Plazan. Azken horretan ere hamaiketakoa eskainiko da, eta ostean bi ekintza egongo dira aukeran: Altzagako Ibarrari bisita gidatua (1,7 km) ala mintzodromoa. Eskerrak emateko ekitaldiaren ondoren, autobusa hartuko dute berbalagunek eta Fano auzora abiatuko dira han Kanpomartxo jaia egitera. Bazkaldu ostean, erromeria egongo da 19:00ak arte Luhartz musika-taldeak girotuta. Hemen informazio gehiago eskuratu daiteke, besteak beste, prezioei eta menuei buruz.