Deialdira proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8tik maiatzaren 8ra egongo da zabalik. Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko Programak bi jarduera-mota babesten ditu: alde batetik, industria arloan ekonomia berpizteko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburua duten jarduerak, eta horretarako, berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza aurreratua sustatzen dituztenak; eta bestetik, sustapen ekonomikoari lotutako gaitasunak indartzeko, agentziek eurek egiten dituzten proiektuak, batez ere gobernantzako ereduak eta eskualdeko plan estrategikoak garatzen dituztenak.