Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-kanpaina hasi berri da, eta alderdiak euren programen ildo nagusiak zabaltzen hasi dira. Inkesten arabera, oso alde estua egongo da EAJren eta EH Bilduren artean. Apirilaren 21ean ezagutuko dugu herritarron nahia. Postaz bidezko botoa apirilaren 11ra arte eskatu daiteke correos.es webgunean eta bulegoetan; postaz bidez bozkatzeko azken eguna apirilaren 17a izango da.