2023ko errenta-kanpaina gaur, apirilak 10, hasi da eta ekainaren 28ra arte iraungo du. Aurreikuspenen arabera, Ogasunak 560 milioi euro itzuliko ditu, eta 397 milioi euro jaso. Izapideak modu digitalean egiteko, www.bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia webgunera jo behar da, edo gailu mugikorretan Renta Bizkaia Errenta aplikazioa erabili. Kasu bietan erabili beharko da identifikazio elektroniko sistema baliodun bat; izan ezean, Bak gakoa sortu ahalko da, errenta-gutunean jasotako aktibazio-kodea erabilita. Telefonoz egiteko, 946 083 000 telefono-zenbakira deitu ahalko da 08:30etik 19:00ak arte. Nolanahi ere, ordutegi horretatik kanpo arreta pertsonalizaturik behar ez duten izapideak egin ahalko dira, sistema automatiko batek lagunduta. Izapideak telefonoz egiteko ere beharko da Bak gakoa edo errenta-gutunean jasotako aktibazio-kodea. Izapideak aurrez aurre egin ahalko dira Foru Ogasunaren bulegoetan eta Gertu bulegoetan. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da www.bizkaia.eus/eu/errenta- webgunean edo 944 066 600 telefono-zenbakira deituta. Dena dela, kontuan hartu behar da aitorpen konplexuak ezingo direla aurrez aurre aurkeztu, PFEZaren araudian jasotako eragiketa jakin batzuen bidez lortutako etekinak badira. Informazio gehiago, hemen.