Prestatzeko era:
Garbantzuak aurreko egunean jarriko ditugu beratzen. Ur ugari botako dugu eltze batera, eta sutan ipini. Berakatzak zuritu eta hezurra eta ereinotza garbitu, eta eltzera gehituko ditugu tipularekin batera. Irakiten denean, gatza botako dugu eta garbantzuak gehituko ditugu (aurretik uretan pasatu, eta xukatuko ditugu). Eltzeari estalkia ipiniko diogu, eta garbantzuak bi orduan egingo ditugu, harik eta biguntzen diren arte. Zerbak garbitu, eta txikituko ditugu. Arrautzak 10 minutuan egosiko ditugu, eta ur hotzetan freskatu. Beste tipula txikitu, eta zartagin batean, olio apur batekin, egingo dugu garden egon arte. Piperrautsa botako dugu, eragin, eta olio errea botako dugu eltzera. Zerbak gehituko ditugu, eta 20 minutuan egosiko ditugu. Beharrezkoa izanez gero, gatz gehiago botako dugu. Eltzea sutik kendu, eta bi orduan izango dugu jalkitzen. Arrautzak zurituko ditugu, lau zatitan moztu, eta eltzekariari gehituko dizkiogu.