LAB sindikatuaren 50. urteurrena ospatuko dute eskualdean

a: LAB 2024ko api. 16a, 10:52
a: LAB

Berrogeita hamar urte bete ditu LAB sindikatuak eta urteurrenaren harira hainbat ekitaldi egingo dituzte. Eskumaldean ere (Txorierri, Uribe Kosta eta Uribe Butroe) izango dira ekitaldiak. Horrela, urteurrenari lotutako dokumentala aurkeztuko da barikuan, apirilak 19, 18:30ean, Mungiako Girrintzen, eta haren ostean solasaldia egongo da.

Dokumentala Algortako Azebarrin ere aurkeztuko dute apirilaren 25ean, 18:30ean, eta hura amaituta solasaldia izango dute Ernaiko gazteekin. Azkenik, apirilaren 27an mobilizazioa eta ekitaldia egingo dituzte Erandion, 50. urtemuga ospatzeko; hitzordua 12:00etan ipini dute metroko plazan. Ekitaldiaren ostean, musika eta jan-edana egongo dira.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).