Garbigune mugikorra Sondikan

Aikor aldizkaria 2024ko api. 17a, 09:58

Bihartik aurrera, apirilak 18, eta maiatzaren 2ra arte garbigune mugikorra izango da Sondikan; Txorierri Etorbidean (22-24) hain zuzen ere. Besteak beste, hauek eraman daitezke hara: etxeko tresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).