Horrela, eguenean, apirilak 25, eta Literaturaz Berbetan ekimenaren baitan, Sahara, herri bat erresistentzian liburua hizpide izango dute, bere egilearen, Kristina Berasainen, eskutik. Saioa 19:00etan izango da Ludoteka gaineko aretoan. Domekan, apirilak 28, irakurraldia egingo da plazan 13:00etatik aurrera, eta 18:30ean Gaizka Sarasolak “Geuretik Sortuak” egitasmoaren harira idatzitako liburua aurkeztuko du Hori Bai gaztetxean.
Beste alde batetik, Zamudioko Gaztestazioan erabilitako liburuen azoka izango da apirilaren 29ra arte, eta zapatuan, apirilak 27, Alberto Bargosek Liburu bat, horixe altxorra! ipuin-saioa egingo du liburutegian. Hiru urtetik gorako umeentzako saioa da, eta aldez aurretik eman behar da izena liburutegian. Bertan ere liburuen rallya antolatu da apirilean zehar.