Aipatutako helburu biak uztartuta, kanpainak euren herrian erosteko gonbitea egiten die herritarrei. Gainera, kanpaina zabaltzeko, aktore batzuek kalea girotu eta opariak banatuko dituzte, eta dendetan sariak lortzeko aukera ere egongo da. Zabaltze- eta girotze-saioak maiatzaren 3an izango dira Derion, 17:00etatik 19:00etara; Loiun, 19:00etatik 19:45era; eta Sondikan, 19:45etik 21:00etara. Maiatzaren 10ean, bestalde, Zamudion egingo dira 17:00etatik 18:20ra; Lezaman, 18:20tik 19:40ra; eta Larrabetzun, 19:40tik 21:00etara.